Berriak

2011/11/29

Galdakaoko Udalak Bengoetxeko ingurua asfaltatuko du

Galdakaoko Udalaren Bulego Teknikoak aste honetan hasiko du Bengoetxe auzoko zati bat asfaltatzeko lana, 800 metroko tartea hartuko duena. Lan hauek 32. ataritik 42.eraino egingo dira, Trokarako sarbidea aurreko gunean.

Beste alde batetik, aste honetan bertan egingo da goi-pasabidea Lapurdi kalean, 41. eta 42. zenbaki artean. Honekin oztopo bate kenduko da, Termibuserako autobusaren geltokian hain zuzen, eta oinezkoek toki seguruagoa izango dute ibilgailuek abiadura moteldu beharko dutelako.