Berriak
EAJk Gipuzkoako aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa kentzea krisiaren kontrako egitasmora baldintzatu du
Dena dela, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietan talde jeltzalearen bozeramaileak baieztatu duenez, bere taldea “malgua izango da bere planteamenduetan” eta Abenduaren 12ko Osoko Bilkurari begira Bildurekiko negoziaketan Kontuak onartzearen aldeko jarrera mantenduko du, jabetuta baitago egoera ekonomikoaren “larritasunaz” eta argi duelako herrialdeak “aurrekontuak behar dituela”.
Olano Donostian ospatu den prentsa aurrekoan agertu da Itziar Agirre batzarkidearekin batera. Agerraldi honetan azpimarratu du EAJ bi “funtsezko” gaietan oinarritzen duela osoko zuzenketa kentzeko posibilitatea. Lehenengo eta behin, Gipuzkoako enpresei laguntzeko helburuarekin, Krisiaren kontrako Egitasmoa egitea, aurreko foru gobernuak egin zuen 10 milioikoaren antzekoa.
Bigarren gaia litzateke Foru Aldundiak 18 milioi euroko partida 2015 urtera arte atzeratu izanaren azalpena ematea, kopuru hori Zubietako errausketa lantegia finantzatzeko aurreikusita baitzegoen. Zentzu honetan berretsi du EAJ errausketa lantegia atzeratzearen kontra dagoela, baina azpimarratu duenez “malguak” izango dira negoziaketa prozesuan.
Gehiago...
-
2011/11/30
Erkoreka: “EAJk lankidetzan jardungo du Amaiurrekin, euskal nazioaren inguruko gaietan”
-
2011/11/29
EAJ-PNVk legebiltzarrerako hauteskundeetan orain arteko emaitzak hobetu nahi ditu, PSE-EE eta Amaiurren kontrako “borroka hirukoitza” izan arren
-
2011/11/29
Bilbaok 472 milioiko aurrekontua onartu du 2012 urterako
-
2011/11/29
Galdakaoko Udalak Bengoetxeko ingurua asfaltatuko du
-
2011/11/29
Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bana sinatu du bost udalekin beren errepideetan hobekuntzak egiteko
-
2011/11/29
Ortuzar: “Lehendakaria PPrengandik ere urrundu da eta bakarrik dago, berak ondotxo irabazi duelako”
-
2011/11/28
Erkorekak Otegi Ezker Abertzalearen “diskurtso ofizialaren pareko” ikusi du eta orain arte eragindako kaltea aitortu gabe jarraitzea deitoratu du
-
2011/11/27
Urkullu: “Euskadiko lehen alderdia gara. Eta izaten jarraituko dugu”
-
2011/11/25
Urkullu: “Inolako estrategiarik ez dago Bizkaiko aurrekontuak onartzeko adostu den EAJ-PP akordioaren azpitik”
-
2011/11/23
Euskaldunek, catalunyarrek, eskoziarrek eta flandiarrek Kontzertua defendatu dute Bruselan, defizitari aurre egiteko arma gisa