Kongresurako hautagaiak Araba

Josu Erkoreka

Kongresurako hautagai. Bozeramale. Bizkaia

Emilio Olabarria

Kongresurako hautagai. araba.

Berriak

2011/11/29

Bilbaok 472 milioiko aurrekontua onartu du 2012 urterako

Bilboko Udalak gaur bertan , Ezohiko Osoko Bilkuran onartu ditu 2012 urterako Aurrekontuak. Osotara 472 milioi izango dira eta PSE-EEk negoziatutako 10 zuzenketa hartzen ditu 180.000 eurotan eta PPren beste 13 zuzenketa, EAJren Gobernuak modifikatuta 300.000 kopurua egiten dutenak.

Kontu publikoek EAJren aldeko botoak izan dituzte, PP eta Bilduk kontrakoa bozkatu dute eta PSE-EE alderdiak abstentzioa bozkatu du. 472 milioiko kopurua 2011koa baino 26,7 milioi  txikiagoa da, hau da % 5,35eko beherakada egin da oraingo krisi ekonomiko egoerara “egokitzeko” .

Udal aurrekontuak 472 milioi suposatzen ditu baina Kontu Bateratuek udal aurrekontuaz gain hartzen ditu Toki Erakunde Autonomoen kopurua (27,9 milioi) eta Sozietate Merkantil eta Toki Erakunde Publiko Enpresarialetakoa  (88,8 milioi  euro); honek denak 522,3 milioi euroko kopurua suposatzen du.