Berriak

2011/11/25

Urkullu: “Inolako estrategiarik ez dago Bizkaiko aurrekontuak onartzeko adostu den EAJ-PP akordioaren azpitik”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak baieztatu duenez “ez dago inolako estrategiarik” Bizkaiko aurrekontuak onartzeko adostu den EAJ-PP akordioaren azpitik”. Gaineratu duenez, Bilduk ezin dio EAJ-PNVri ezer egotzi, koalizioak berak ere “lotunea baduelako PSE-EErekin , eta seguruenik etorkizunean PPrekin ere izango duelako”.
Urkullu: “Inolako estrategiarik ez dago Bizkaiko aurrekontuak onartzeko adostu den  EAJ-PP akordioaren azpitik”

Radio Popular irratiari eskainitako elkarrizketan, Urkulluk zera baieztatu du “osoko parte hartze politikoa eman denetik aurrera, unea ere heldu da politikaren eta diskurtsoaren jarduna normalizatzeko”.

Zentzu honetan, EAJ-PNV eta PP alderdien artean  Bizkaiko aurrekontuan onartzeko adostu duten akordioaz mintzatu da eta gogoratu egin du Bilduk “ere halakorik izango duela PSE-EErekin”. Bere esanetan “Bildu koalizioak zerga politikan mantendu duen diskurtsoa sozialistek babestua izatearekin ikusi den moduan”.

“Jokoak irekiak dira hemen eta Bilduk ezingo dio EAJ-PNVri ezer egotzi, alderdi konstituzionalistarekin egiten den ezer, nahiz eta alderdi hori PP izan; Bilduk ere badu lotunea PSE-EErekin, eta etorkizunean ere PPrekin izango duelako” azaldu du.

  • aurrekontuak
  • bizkaia
  • eaj-pnv
  • euskadi
  • iñigo urkullu