Kongresurako hautagaiak Araba

Josu Erkoreka

Kongresurako hautagai. Bozeramale. Bizkaia

Arantza Tapia

Kongresurako hautagai. gipuzkoa.

Berriak

2011/11/28

Erkorekak Otegi Ezker Abertzalearen “diskurtso ofizialaren pareko” ikusi du eta orain arte eragindako kaltea aitortu gabe jarraitzea deitoratu du

Josu Erkoreka Kongresurako EAJren Bizkaiko hautetsiak aditzera eman duenez Arnaldo Otegik “Azken aldi honetan Ezker Abertzalearen diskurtso ofizialaren ildotik jarraitzen du”. Era berean, deitoratu egin du Ezker Abertzalearen aldetik "konpromiso eskasa” dagoela biktimei eragindako kaltea aitortzeari dagokionez.
Erkorekak Otegi Ezker Abertzalearen “diskurtso ofizialaren pareko” ikusi du eta orain arte eragindako kaltea aitortu gabe jarraitzea deitoratu du

Onda Cero irratiari eginiko adierazpenetan, ordezkari jeltzaleak gogora ekarri duenez “Ildo politikoa markatzeko orduan, gehiengo absoluturik ez duena baino konplikatuagoa izan ohi da gehiengo absolutua duena konbentzitzea”. Zentzu berean deitoratu du Exekutibo Zentraleko hurrengo presidenteak ez duela oraindik “presoen eta bakearen inguruan dituen asmoak agertu”.

Bere ustetan, “enigma” izaten jarraitzen du Amaiurren jarrerak, “mezu gogorrak eta exijentziak uztartzen dituelako PPrekiko konplizitate eta ulermen esparruak bilatzeko” deiekin. “Ezberdinak dira batak eta besteak behar dituzten estrategiak, eta egiten dituzten adierazpenetan antzeman ditut legebiltzar estrategia batean nahiko uztar ezinak diren jarrerak. PPrengana abegikor hurbiltzeaz ari dira eta orain arte Madrilen eskatu ez dituzten gauzak exijitzeaz“ gaineratu du.