Kongresurako hautagaiak Araba

Josu Erkoreka

Kongresurako hautagai. Bozeramale. Bizkaia

Arantza Tapia

Kongresurako hautagai. gipuzkoa.

Berriak

2011/11/29

EAJk Gipuzkoako aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa kentzea krisiaren kontrako egitasmora baldintzatu du

Gipuzkoako EAJk Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012 urterako aurkeztu duen aurrekontu egitasmoari aurkeztu zaion osoko zuzenketa kentzeko aukera planteatu du, Martin Garitanoren Gobernuak herrialdeko enpresei laguntzeko Krisiaren kontrako Egitasmoa abian jartzen baldin badu. Baldintza horri lotuta ere badoa, Zubietako erraustegia finantzatzeko planen inguruko azalpena, duela gutxi jakin delarik 2015era atzeratu egin dela azpiegitura honetarako aurreikusita zegoen 18 milioiko kopurua.
EAJk Gipuzkoako aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa kentzea krisiaren kontrako egitasmora baldintzatu du

Dena dela, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietan talde jeltzalearen bozeramaileak baieztatu duenez, bere taldea “malgua izango da bere planteamenduetan” eta Abenduaren 12ko Osoko Bilkurari begira Bildurekiko negoziaketan Kontuak onartzearen aldeko jarrera mantenduko du, jabetuta baitago egoera ekonomikoaren “larritasunaz” eta argi duelako herrialdeak “aurrekontuak behar dituela”.

Olano Donostian ospatu den prentsa aurrekoan agertu da Itziar Agirre batzarkidearekin batera. Agerraldi honetan azpimarratu du EAJ bi “funtsezko” gaietan oinarritzen duela osoko zuzenketa kentzeko posibilitatea. Lehenengo eta behin, Gipuzkoako enpresei laguntzeko helburuarekin, Krisiaren kontrako Egitasmoa  egitea, aurreko foru gobernuak egin zuen 10 milioikoaren antzekoa.  

Bigarren gaia litzateke Foru Aldundiak 18 milioi euroko partida 2015 urtera arte atzeratu izanaren azalpena ematea, kopuru hori Zubietako errausketa lantegia finantzatzeko aurreikusita baitzegoen. Zentzu honetan berretsi du EAJ errausketa lantegia atzeratzearen kontra dagoela, baina azpimarratu duenez “malguak” izango dira negoziaketa prozesuan.

  • aurrekontuak
  • batzar nagusiak
  • eaj-pnv
  • errausketa
  • gipuzkoa
  • itziar agirre
  • markel olano