Kongresurako hautagaiak Araba

Josu Erkoreka

Kongresurako hautagai. Bozeramale. Bizkaia

Arantza Tapia

Kongresurako hautagai. gipuzkoa.

Agiriak

2011/11/20

Intervención Iñigo Urkullu-ren hitzaldia

  • Egilea: Iñigo Urkullu
  • Mota: Hitzaldia

HAUTESKUNDE GAUA

IGANDEA 2011ko azaroaren 20a

Lehenengo eta behin, Alderdi Popularra eta Mariano Rajoy zoriontzen dugu, hauteskunde hauetan lortutako garaipenagatik.

Argi eta garbi irabazi dute Espainian.

 

Bigarrenez, gaur beste behin ere agerian geratu da Espainia, Espainia dela. Eta Euskadi, Euskadi dela.

Euskal hiritarrok era desberdinez pentsatzen eta bozkatzen dugu.

Errealitate hau ulertzea eta gogoratzea ezinbestekoa da, gizarteak eskatzen digun ulermen eta elkartasuna lortzeko.

 

Euzko Alderdi Jeltzaleak  ez du ezkutatu nahi izan, hauteskunde hauen hasieratik bertatik izan dugun helburua.

Gure helburua zen Euskadiko lehen indarra izatea eta legebiltzar taldea osatu ahal izatea.

Gure helburu nagusia zen, eta lortu egin dugu.

Beraz, nire poza erakutsi nahi dut eta euskal gizarteari nire esker onik zintzoena adierazi nahi diot, Euzko Alderdi Jeltzalearengan eta hautagai guztiengan jarritako konfiantzagatik.

Nire poza eta esker ona hautagai guztiei eta alderdi hau osatzen duten alderdikideei.

Lorpen handia erdietsi dugu "bipartidismoaren" eta " sirena kantuen" aurrean. Emaitza hau da EAJren ereduari egiten zaion gorazarrea.

 

 

Gure poza ere Geroa Bai hauteskunde koalizioak lortutako emaitzagatik.

Oso egoera zailetan egin dute, baina emaitza paregabeak lortu dituzte Nafarroan ere.

 

Hauteskunde osteko gure lehen mezua izango da kanpaina osoan mantendu duguna: Egitasmoa, konpromisoa eta Aldi Berria.

 

Kezka biziko uneak bizi ditugu orain.

Egoera ekonomikoa, gaur da, orain aste bete baina zailagoa.

Berriz ere, alderdi guztien arteko akordio zabala  adosteko deia egiten dugu, egoera honi aurre egin diezaiogun.

Hauteskunde aurretik eskatu genuen eta orain ere eskatzen dugu

Krisialdia ez da gauetik egunera konponduko. Nahiz eta gehiengo absolutua izan. Estatuko egoera benetan larria da.

 

 

Euzko Alderdi Jeltzaleak indar biziz defendatu ditu Madrilen Euskadi azken 34 urte hauetan. Gaur, orain berresten dugu gure konpromisoa .

Gure konpromisoarekin jarraituko dugu hauek lor ditzagun:

Krisialdi ekonomikoari erantzutea.

Bakea sendotzea.

Autogobernua gaurkotzea.

Euskadirako estatus politikoa adostea.

 

Euzko Alderdi Jeltzaleko emakume eta gizon guztiek konprometituta gaude esan ditudan printzipio hauekiko.

Gure botoak izango dira  bake  biziberritze ekonomiko eta enplegurako, bakea eta elkarbizitzarako, eta autogobernurako eta estatus politiko berrirako.

Printzipio hauek Madrilen  diputatu  eta senatari ditugun guztiekin partekatu eta defendatu nahiko genituzke

 

Alderdi Popularrak gehiengo zabala lortu du Espainian

Orain aukera eta ardura du aldi berria kudeatzeko eta aurreko gehiengo absolutuetako esperientzia txarrak ahazteko.

Euskadi  Euskadi da.

Hala nahi izan du euskal gizarteak, ezberdin pentsatzen eta bozkatzen baitu.

Alderdi Popularrari eskatzen diogu heldutasuna eta egoerak eskatzen duen mailan egon dadin, Euskadin aldi berria zabal dezagun.

Indarkeriaren zikloa itxi dugu.

Gaur da Euskadin benetako eraldaketari ekiteko eguna.

Gaur da akordioen aldia hasteko eguna, adimenez jokatzekoa eta partekatutako konponbideena.

Hauxe da Euzko Alderdi Jeltzaleak aldi berri honetarako duen konpromisoa.

Gehiago...