Kongresurako hautagaiak Araba

Josu Erkoreka

Kongresurako hautagai. Bozeramale. Bizkaia

Emilio Olabarria

Kongresurako hautagai. araba.

Agiriak

2011/12/01

Iñigo Urkullu (Eusko Abertzaleak Taldearen aurkezpena Madrilen)

  • Egilea: Iñigo Urkullu
  • Mota: Hitzaldia

HAU EZ DA “BESTE LEGEGINTZALDI” BAT

Aurreko legegintzaldiaren hasieran, gutako inork ez duen imajinatuko oraingoa moduko erronka eta aukera aldia biziko genuenik.

Horregatik, egoki iruditzen zait une honetan Einsteinek esaten zuena gogoratzea: “ez dut etorkizunean pentsatzen, berehala heltzen delako”.

Gure aurrean dugu Euskadirentzako etorkizun berria. Eta Euzko Abertzaleak taldeak Madrilen izango duen egitekoa izango da aurkeztuko zaizkigun erronkei aurre egitea, eta aukerak lantzea.

Eta egingo dugu, goragoko helburuei begiratuta, eta aldi berri honek eskatzen duen arduraz. Baina, gauza guztien gainetik, egin egingo dugu.

Ekimena gurea izango da, etorkizuna hementxe bertan dagoelako. 

Gure lehen erronka da krisialdi ekonomiko larriari erantzutea.

Adostasun zabal eta iraunkorra bultzatu nahi dugu, ziurgabetasun eta paralisi egoera honetatik irteten lagunduko diguna.

Premiazkoa da akordioa, premiazkoa baita hazten eta enplegua sortzen hastea.

Biziberritze ekonomikorako eta enplegua sortzeko itun handia proposatu eta eskatu dugu.

Zenbat eta egun gehiago igaro, orduan eta urgenteagoa da.

Premiazkoa da itun hau, ezinbestekoa da.

Bigarren erronka, Bakea eta Elkartasuna eraikitzea.

Premiazko erronka da, baina  urgentziarik gabe ekin behar diogu.

Ez du zentzurik salbuespenezko neurriak mantentzeak. Salbuespenaren ordez, normaltasuna jarri behar dugu, zenbat eta lehenago, hobeto.

Euskadirentzat dugun aukera historiko horren aurrean, denok dugu inguruabarren neurrira egoteko derrigorra. Eta beraz, lehen baldintza da “denok” egotea. 

Euskadin Bake eta Elkartasun aldi berria errotzeko aukera dugu. Oinarriak ez dira ikusgai egongo, baina sendoak izan behar dira. Denok errotu behar dugu aldi berri hau.

Eta, hirugarren erronka da autogobernua sendotzea eta Estatus Politiko Berria ahalbidetzea.

Azken Hauteskunde Orokorrek berriz erakutsi dute Euskadi anitza eta ezberdina dela.

Hauteskundeetan, agerian geratu da Espainia eta Euskadi guztiz ezberdinak diren errealitateak direla.

Gure proposamena da ulermena  abiapuntu horretatik lantzea, eta inoiz ez bazterketatik.

Duela 35 urte, Euskadi baztertua izan zen, eta ez zuen adostasun konstituzionala bereganatu.

Orain, aukera berria zabaltzen da belaunaldi berri baterako.

Jakin badakigu Estatus Berrirako ibilbidea Euskadin bertan hasten dela. Baina garrantzizkoa ere bada, zerumuga hori Madrilen argitzea; bortxakeriarik gabe, demokrazia eta askatasunean, egitasmo politiko guztiak bideragarriak direlako.

BEREHALA HARTUKO DIREN NEURRIAK

Hauek izango dira Euzko Alderdi Jeltzaleak  hurrengo legegintzaldi honetan, Gorte Nagusietan  mantenduko dituen ardatzak.

Lehen mailako helburuak ekartzen dituzten ardatzek eta lana eta ahalegina mailarik gorenean eskatuko dutenak.

Ez dago zalantzarik helburu hauek heldutasuna eta denbora behar dutela.

Baina, aldi berean, mugimendua ibiliaz erakutsi behar dugu, eta esandako hiru esparruotan, berehalako neurriak hartzen hasi ahal gara .

Neurri hauek hasiera hasieratik lehenetsiko dute  akordio eta adostasunerako jarrera.

Esparru ekonomikoan, ez dago eragozpenik elkarrekin lan egiten hasteko, konfiantza eragiteko neurriak hartzeko eta jarduera ekonomikoari bultzada emateko.

Gure aldetik, mahai gainean jarriko dugu “Enplegua Sortzeko Premiazko Neurrien Egitasmoa”.

Baketze eta normalizazio esparruan ere, aurrera egiten has gaitezke. Garrantzizkoa da aldi berriari erantzuteko mugimenduak egitea.

Presoen urruntzearen ordez, hurbiltzea.

ETAko presoei ezarritako salbuespenaren ordez, gainerako presoei ematen zaien moduko tratamendua. Tratu normalizatua berehala has daiteke gaixorik dauden presoekin.

Sorturen legalizazio eza, aukera politiko guztien legalizazioarekin ordezkatu behar da. Gaur zentzurik ez du, estrategia “politiko-militarretik” estrategia “politiko hutserako” urratsa ahalbidetu duten lider politikoak egoera eztabaidagarrietan izatea.

Gernikako Estatututik eratorritako Autogobernuaren esparruan, bete gabe dago oraindik, falta diren transferentziak osatzeko akordioa. Eskumen horiek Euskadira ekartzea berehala adostu ahal da.

Aldi politiko berrirako esparruan, defendatu egiten dugu PP alderdiak indar politikoekiko lehen harreman erronda berriz aztertzea.

Kontraesana da Euskadiko PP alderdia Amaiur osatzen duten Aralar eta EArekin biltzea, eta horren aurrean PP alderdiak Amaiurrekin biltzea ez onartzea.

Formalki eskatzen dugu jarrera hori berraztertzea.

Azken finean, Euzko Alderdi Jeltzaletik azpimarratu nahi dugu legegintzaldi honek Euskadiko etorkizun ekonomiko eta politikorako izango duen garrantzia.

Hau ez da “beste legegintzaldi bat”, eta beraz neurriak berehala hartzea proposatzen dugu, aurrez aurre dugun aldi berri honen hasiera markatzeko.

Gehiago...